Hodei Ezpeleta mendaroarra gailendu da Euskal Herriko Aizkolari Gazteen txapelketan

Barren.eus 2017ko abe. 18a, 15:12

Euskal Herriko Aizkolari Gazteen txapelketa jokatu zuten zapatuan Asteasun, eta Hodei Ezpeleta mendaroarrak jantzi zuen irabazlearen txapela. Eguen honetan gainera, Bizkaiko Aizkolari Txapelketan, 1. Mailakoan, parte hartuko du Bilbon. Bere aita, Ernesto Ezpeleta, ozango du aurkarietako bat.

18 urtez azpikoen Euskal Herriko Aizkolari txapelketaren finala jokatu zuten Hodei Ezpeletak (Mendaro, 1999) eta Xuban Kañamaresek, joan de zapatuan, Asteasun. Aizkolari bakoitzak sei enbor ebaki behar zituen: 45 ontzako lau enbor eta bi kanaerdiko. Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariaren semea den Hodeik hamalau minutu eta beberatzi segunduan osatu zuen lana. Minutu erdi gehiago behar izan zuen Kañamanes aizkolari nafarrak. Sufritutako garaipena izan zela azaldu du Ezpeletak eta urduritasunak jota aritu zela ere bai. Izan ere, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatu zen herri kirol jaialdi berean aritu ziren aizkolari gazteak, Asteasuko frontoian. 

• Aita semeen arteko lehia Bizkaiko txapelketan, eguenean
Gazteekin lehian aritzetik Euskal Herriko aizkolari onenen aurka indarrak neurtzera pasako da Hodei Ezpeleta eguen honetan, abenduaren 21ean. 1. Mailako Bizkaiko Aizkolari Txapelketan lehiatuko da Ezpeleta, Bizkaian federatuta baitago. Euskal Herriko Aizkolari Txapelketata lau bider jarraian irabazi duen Aitzol Atutxaz gainera, Julen Mendieta, Aritz Irazabal, Julen Larrea, Xabier Garcia eta bere aita, Ernesto Ezpeleta, izango ditu aurkari. "aita semeak elkarren aurka aritzen diren lehenengo aldia dela iste dut, azaldu du Hodeik. Bigarren Mailako Bizkaiko Aizkolari txapelketa irabazi zuen iaz Hodei Ezpeletak, eta halaxe eskuratu zuen 1. Mailakoan aritzeko txartela. Lehen Mailako finalean lehiatzeko aukera "sari bat" dela dio aizkolari gazteak eta "gozatzera" joango dela Bilbora.

hodei ezpeleta bihurri ja palacios