Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 


2015 04 01 mugertzaargazkilehiaketafelixMintxeta Atletismo Taldeak gaur jakinarazi ditu Mugertza krosari buruzko argazki lehiaketako irabazleak zein izan diren. Felix Morquecho argazkilari eibartarrak lortu du lehen saria (200 euro), Polat Kemboi Arikan bigarren sailkatuari aurtengo Mugertza krosean ateratako argazki batekin. Vicente Guineak lortu du bigarren saria, eta Miguel Castrok, berriz, herritarren saria. (argazkiak dauzka)

Mugertza atletismo taldeak estreinakoz antolatu du Mugertza krosari buruzko argazki lehiaketa, Tantaka tabernaren laguntzarekin. 40 argazki aurkeztu ziren lehiaketara, eta otsailaren 12tik aurrera, hilabetez, egon ziren ikusgai Tantaka tabernako pareta eta zutoinetatik zintzilik. Herritarren saria Tantakako bezeroek emandako botoen bidez aukeratu dute. 300 boto inguru jaso dituzte eta Miguel Castrok aurkeztutako Black Power izeneko argazkiak jaso du boto gehien. 100 euro eskuratu ditu.
Sari nagusiari dagokionez, Felix Morquecho-k aurkeztutako argazkia saritu dute lehen sariarekin. Argazkiaren "enfokea", eta "lerrokadura" nabarmendu dituzte antolatzaileek, eta baita transmititzen dituen sentimenduak ere. Lehen lau sailkatuak ageri dira argazkian, lerroan, azken metroetan, baina irabazlean beharrean, txapeldunordearengan (Polat Kemboi Arikan) jarri ditu argia eta enfokea argazkilariak. Berak esan moduan, oso ezberdina baita irabazlearen aurpegiak eta txapeldunordearenak adierazten dutena. Kasu honetan bigarrenari egindako argazkiak eman dio lehen saria (200 euro). Felix Morquecho prentsako argazkilari profesionala da, eta, besteak beste, Diario Vasco egunkariarentzat egiten du lan Eibarren. Ondorengo webgunean ikus ditzakezue bere lanak: www.felixmorquecho.com
Vicente Guinea argazkilari elgoibartarrak aurkeztutako argazki batek lortu du bigarren saria (100 euro). Bere semeak, Anderrek, jaso du saria aitaren izenean. Migel Castrorena ere bere alabak jaso du, Tantaka tabernan egin duten sari banaketa ekitaldian.

2015 04 01 mugertzaargazkilehiaketa

2015 04 01 mugertzaargazkilehiaketa3ak

2015 04 01 mugertzaargazkilehiaketaguinea

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza