Eskolarteko xake txapelketa jokatuko dute domekan

Barren.eus 2017ko abe. 12a, 12:49

Elgoibarko Xake Taldearen egoitzan jokatuko dute domekan, hilaren 17an, Eskolarteko Xake Txapelketa. Parte hartu nahi dutenek bertan agertu beharko dute.

Mekatar Iriondo xake taldeak Juan Mugertza kalean duen egoitzan jokatuko dute 14 urtetik azpikoentzako Eskolarteko Xake Txapelketa domekan, 10:15etik aurrera. Parte hartzeko interesa dutenek 10:00etarako agertu beharko dute bertara izena ematera. Irabazleek Elgoibarko 27. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketaren sari banaketa ekitaldian jasoko dituzte sariak, xake maisu handien eskutik, abenduaren 22an

Egun eta leku berean, 16:00etan, senior mailakoen txapelketa azkarra antolatu dute xake taldekoek. Hemen ere, parte hartu nahi dutenek bertan agertu beharko dute.

xake elgoibar eskolartekoa