Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Zubi-Ondo Xake Taldeak eta Xakeko Euskal Federazioak antolatzen duten txapelketan goi mailako xakelariek parte hartuko dute aurtengoan ere. Iaz, Michael Oratovsky xakelari errusiarrak lortu du garaipena bere estreinako parte hartzean. Aurten, bigarren garaipena eskuratzen saiatuko da, Elgoibarrera berriz etortzekoa baita.
XXVII. Nazioarteko Xake Txapelketa abenduaren 16tik 22ra jokatuko da Udaleko Pleno Aretoan. Aurkezpena abenduaren 16an, 12:30etan, Pleno Aretoan izango da.
Euskal Xake Federazioak Elgoibarren parte hartuko duten jokalarien zerrenda jakinarazi du. Parte-hartzaileen artean izango dugu Gustavo Barrenetxea elgoibartarra. Bosgarrengo parte hartzea izango da berarentzat.
- GABRIEL DEL RIO -Maisu Handia- (Argentina/Espainia) 2521
- SRINATH NARAYANAN -Maisu Handia- (India) 2517
- MARIE SEBAG- -Maisu Handia- (Frantzia) 2495
- HENRIK TESKE -Maisu Handia- (Alemania) 2474
- CARLOS SUAREZ -Nazioarteko Maisua- (Espainia) 2472
- MICHAEL ORATOVSKY -Maisu Handia- (Errusia) 2452
- JAVIER MORENO -Nazioarteko Maisua- (Espainia) 2451
- SANTI GONZALEZ -Nazioarteko Maisua- (Euskal Herria) 2448
- MILOS STANKOVIC -Nazioarteko Maisua- (Serbia) 2396
- GUSTAVO BARRENETXEA (Euskal Herria) 2129
♦ Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketaren palmaresa (-PDF-):
- Oleg Korneev (RUS) 6
- Azer Mirzoev (AZE) 3
- Zenon Franco (PAR) 1
- Elizbar Ubilava (GEO) 1
- Gilberto Milos (BRA) 1
- Reynaldo Vera (CUB) 1
- Marcelino Sion (ESP) 1
- Felix Izeta (Eus) 1
- John Van der Wiel (NED) 1
- Mario Gomez (Eus) 1
- Horacio Saldano (ARG) 1
- Ivan Cheparinov (BUL) 1
- Kamil Miton (POL) 1
- Mikel Huerga (ESP)) 1
- Daniel Alsina (ESP) 1
- Patrice Etchegaray (FRA) 1
- Ider Borya (FRA) 1
- Michael Oratovsky 1