Kirol Federatuaren Urteko Sarietarako proposamenak aurkezteko epea zabalik dago abenduaren 12ra arte

Barren.eus 2017ko abe. 4a, 12:54

2017 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritzeko, Elgoibarko Kirol Elkarteek abenduaren 12ra arte aurkeztu ditzakete beraien proposamenak.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatua 2007 urtean hasi zen Kirol Federatuen Sariak antolatzen, herriko 19 kirol klubek urtean zehar egiten duten lana eskertzeko eta goraipatzeko asmoz. Aurtengo sari banaketaren ekitaldia abenduaren 21ean izango da, Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean, 20:00etan.