Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

pala lagunak txapeldunak elgoibar zarautzGizonezkoen Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finala, Hirugarren Mailakoa, jokatu dute asteburuan Lagunak taldeko ordezkariek eta Zarautzekoek.

 

Lagunak Pilota Eskolako Beñat Arrizabalagak eta Ander Condek Zarautz taldeko bikotearen aurka -Lizaso eta Contreras- jokatu zuten finala, joan den barixakuan, Zarauzko Aritzbatalde frontoian. Elgoibartik joandako zaleen babesa eduki zuen Lagunak taldeko bikoteak, eta lehia estuaren ostean, elgoibartarrek 25 eta 20 irabazi zieten zarauztarrei. Hala, Hirugarren Mailako Gipuzkoako txapela eskuratzeaz gainera, hurrengo denboraldian Bigarren Mailan aritzeko txartela eskuratu dute Arrizabalagak eta Condek.

 pala lagunak gip txap elgoibar 1

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza