Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

xake mekatar iriondo gipuzkoa txapIban Fernandez eta Vicente Santosek Bigarren Mailara igotzea lortu dute Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketan. Mikel Leon eta Markel Kerexeta, aldiz, Maila Absolutura igotzeko atarian gelditu dira.

Elgoibarko Mekatar Iriondo Xake Taldeko sei kidek parte hartu dute Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketan. Absolutu mailan Juan Manuel Navarro izan da ordezkari bakarra eta zazpi jardunaldi jokatu ostean, sailkapen nagusiko 24. postuan sailkatu da.
Bigarren mailan lehiatu dira Mikel Leon eta Markel Kerexeta eta eskura izan dute Maila Absolutura igotzea. Laugarren postuan sailkatu zen Leon eta bosgarrengoan Kerexeta, biak hirugarren sailkatuarekin berdinduta. Tamalez, lehen hiru sailkatuek lortu dute goreneko mailarako txartela. Bost jardunaldi jokatu dituzte maila honetan aritu diren xakelariek.
Hirugarren Mailan lehen lau sailkatuak igotzen ziren eta Iban Fernandez eta Vicente Santos xakelari elgoibartarrak sailkatu ziren hirugarren eta laugarren postuetan, hurrenez hurren. Hortaz, Bigarren Mailara igotzea lortu dute batak zein besteak. (sailkapenak eta informazio gehiago Gipuzkoako Xake Federazioaren webgunean)

• EskolartekoXake Txapelketa, abenduaren 17an
Elgoibarko xake taldeak Eskola Kirolarekin elkarlanean antolatzen duen Eskolarteko Xake Txapelketa abenduaren 17an jokatuko da xake taldeak poista beltzean (Juan Mugertza kalea) duen egoitzan. 10:15ean hasiko da txapelketa, eta parte hartu nahi dutenek ordu horretarako agertzea besterik ez dute. Egun berean, 16:00etatik aurrera, jokatuko da senior mailakoentzako Elgoibarko Xake Txapelketa. Xake partida azkarrak izango dira.

xake elgoibar kerexeta

xake elgoibar fernandez

 xake elgoibar azpeitian

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza