Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2017 11 28 julen urruzola Urkunde sanlo elgoibarPromesa mailako Espainiako Eskubaloi selekzioak bost jokalari gipuzkoar deitu ditu Villa de Aviles Nazioarteko txapelketa jokatzeko, eta horien artean da Julen Urruzola elgoibartarra.

 julen urruzola espainiako selekziora sanlo elgoibarJulen Urruzola Pagazartundua (Elgoibar, 2002) Francisco Martí eta Juan Carlos Requena hautatzaileek eginiko deialdian sartu da, eta honenbestez Villa de Aviles Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan parte hartuko du Avilesen (Asturias, Espainia), abenduaren 13tik 18ra bitartean. Espainiako selekzioak Portugal eta Errumaniako selekzioen aurka jokatuko ditu lagunarteko partidak. Bi talde osatu ditu txapelketa honetarako Espainiako taldeak, A taldea eta B taldea. Lehenengoan arituko da Urruzola, pibote postuan. Hamabost urte besterik ez dituen arren, bi metroko garaireraren bueltan dabil jokalari elgoibartarra.
Urruzolak kadete mailan lehiatzen den Sanloko Urkunde taldean jokatzen du eta honakoa ez da Espainiako selekzioarekin arituko den aurreneko aldia.

Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza