Jokin Muñoz hirugarren, Gipuzkoako Maratoi Txapelketan

Barren.eus 2017ko aza. 27a, 11:58

Donostiako maratoiaren 40. ekitaldia jokatu zuten atzo, eta Hosea Kiprono Maillo keniarra gailendu zen gizonezkoetan, eta Rehima Serro etiopiarra emakumezkoetan. Gipuzkoako Maratoi Txapelketa ere bazen Donostiakoa eta hirugarren postua eskuratu zuen Jokin Muñoz mendaroarrak.

3.300 lagunek parte hartu zuten atzo (azaroak 26) Donostiako Maratoian. Gizonezkoetan keniarrak izan ziren nagusi. Hosea Kiprono Maiyo izan zen azkarrena 42,195 kilometroko ibilbidea osatzen, eta jarraian lortu duen bigarren garaipena eskuratu zuen. Beste bi keniar sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, Mark Kibiwott (02:14:33) eta Daniel Kipkemboi (02:14:43), hurrenez hurren. Rehima Serro etiopiarra gailendu zen emakumezkoetan, bere estreinako maratoia izan arren.
• Gipuzkoako txapelketa
Gure ordezkariei dagokionez, maila bikainean aritu ziren Mendaroko eta Elgoibarko zenbait antxitxikari. Jokin Muñozek sailkapen nagusiko 17. postua eskuratu zuen. Lasterketa amaitzeko 2 ordu 35 minutu eta 14 segundo behar izan ditu mendaroarrak. Donostiako maratoiaren barruan jokatu zen Gipuzkoako Maratoi Txapelketan hirugarren postua lortu zuen Muñozek. Maratoi erdia ordu bat, hamazazpi minutu eta 23 segundoan osatu zuen eta kilometro bakoitza hiru minutu eta 41 segundoko batez besteko erritmoan osatu zuen. Roberto Gonzalez elgoibartarrak ere lasterketa aparta egin zuen eta sailkapen nagusiko 24. postuan amaitu zuen maratoia, 02:37:25eko denbora eginda. Ander Zulaika mendaroarrak 43. postuan amaitu zuen proba, 02:38:59ko denborarekin. Alonso Gomez mendaroarra 87. postuan sailkatu zen 02:44:53ko denbora eginda. Igor Torres elgoibartarrak 02:55:32ko denboran osatu zuen maratoia, 253. postuan.

donostia maratoia ander roberto

donostia maratoia ander zulaika

donostia maratoia ander zulaika2

donostia maratoia alonso

donostia maratoia jokin helmugaratzen

donostia maratoia roberto helmuga

donostia maratoia zulaika besarkada