Ander de Luis eta Ainhoa Lendinez gailendu dira Alkortako Igoeran

Barren.eus 2017ko aza. 25a, 12:58

Ander de Luis soraluzearrak eta Ainhoa Lendinez elgoibartarrak irabazi dute Alkortako Igoera, 21:25eko eta 21:26ko denborekin, hurrenez hurren.

Eguraldi bustiak eta hotzak ez dute lar lagundu, baina hala ere, hamazazpi lagun lehiatu dira Mendaroko Ezker Abertzaleak urtero antolatu ohi duen lasterketan, eta esprin dotorean bukatu dute lasterketa helmugaraino alkarrekin igo diren bi mutilek: Ander de Luisek eta Gorka de la Horra elgoibartarrak. Ander de Luis soraluzearrak irabazi dio esprina Gorka de la Horra elgoibartarrari, eta bi horiengandik minutu eta erdi ingurura ailegatu da hirugarren sailkatua, Hasier Murua elgoibartarra. Herrikoen artean, berriz, Jon Larrañaga Apeas izan da azkarrena, 27:23ko denborarekin. Hona hemen sailkapen osoa:

Argazki bilduma: Alkortako XXII. Igoera

  • Ander de Luis 21:25
  • Gorka de la Horra 21:26
  • Hasier Murua 23:00
  • Iñigo Ortuoste  23:36
  • Julen Salaberria 23:55
  • Angel Quintana 24:24
  • Gorka Agirreazaldegi 25:47
  • Lander Azpiazu 26:24
  • Aritz Cenzual 26:38
  • Ainhoa Lendinez 27:19
  • Jon Larrañaga  27:23
  • Javi Fernandez 29:02
  • Asier Cordon 29:14
  • Aitor Lopez 29:37
  • Jurdan Ezenarro 30:00
  • Aitor Etxeberria 31:28
  • Borja Rodriguez 31:39