Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 29 maitemaioraurnietafotoiosu1Urnietako mendi lasterketa irabazita, mendi lasterketen Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen atzo (martxoak 29) Maite Maiorak. Bi ibilbide zituen probak: 21,6 eta 11 kilometrokoak; eta, motzean, Loren Galeano elgoibartarra izan zen azkarrena.

Euskal Herriko Mendi Lasterketen Txapelketa jokatu zuten atzo Urnietan. 518 korrikalarik hartu zuten parte Urnietako mendi lasterketaren laugarren edizioan. Xoxoka auzoan hasi eta Adarra menditik (811 metro) igaro behar zuten korrikalariek, 21,6 kilometroko luzera eta 1.568 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea osatuta. Ibilbide motzagoa ere bazuen probak, 11 kilometrokoa. Bateko zein besteko parte hartzaileek ibilbide lokaztuari aurre egin behar izan zioten, baina faboritoek ez zuten hutsik egin. Proba luzean Aritz Egea eta Maite Maiora izan ziren azkarrenak, eta honenbestez, Euskal Herriko Mendi Lasterketen Txapelketa irabazi zuten. Antxitxikari mendaroarrarein batera igo ziren podiumera Montse Vazquez eta Virginia Perez, bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren.

Ibilbide motzean Loren Galeano elgoibartarra gailendu zen, Aitor Insausti eta Aitor Arañaren aurretik. Mendaroko Lizarpe taldeko zazpi ordezkarik hartu zuten parte Urnietako proban, bostek luzean eta bik motzean. 

2015 03 30 lorengaleanofotoisu

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza