Alkortako hamabigarren igoera jokatuko dute zapatuan Mendaron

Barren.eus 2017ko aza. 23a, 18:24

Karakateko igoerari lekukoa hartuz, Mendaron jokatuko da oraingoan mendi lasterketa. Mendaroko Ezker Abertzaleak antolatuta, Alkortako 12. igoera jokatuko da zapatuan, azaroaren 25ean.

10:30ean abiatuko dira lasterkariak udaletxe aurretik eta 4,7 kilometroko bidea egin beharko dute Alkorta baserri atariraino iristeko. Egunean bertan eman daiteke izena, bi euro ordainduta. Iaz, Unai Etxeberria elgoibartarrak irabazi zuen proba, 21:32ko denbora eginda. Errekorrak Iñigo Lazkano mendaroarraren eskuetan jarraitzen du hala ere, 20:24ko markarekin. Lehenengo hiru sailkatuentzat izango dira sariak, baina ohi legez, Alkortara igotzen diren guztientzat hamaiketakoa egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.