Xabier Loiola txapeldunorde Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Txapelketan

Barren.eus 2017ko aza. 7a, 19:15

Iruzubietako (Bolibar) bolatokian jokatu zuten Euskal Herriko 28. Hiru Txirlo Bola Txapelketako azken jardunaldia -laugarrena-, joan den urriaren 28.

Unai Loiola elgoibartarra gailendu zen Iruzubietako saioan, baina sailkapen nagusian Asola Berri elkarteko Bittor Astigarraga eibartarrak lortu du lehen postua, gizonezkoetan, lau jardunaldietan 21 txirlo botata. San Migel taldeko Xabier Loiola izan da txapeldunordea, guztira 18 txirlo botata. Gotzon Urangak (18 txirlo) osatu zuen podiuma. Emakumezkoetan Geaxi Ezpeletak eskuratu zuen tituloa.
Bikoteen kategorian, Xabier Loiola eta Angel Ibarluzea elgoibartarrek jantzi dute txapela (36 txirlo). Taldeetan, Asola Berri A nagusitu da, 74 txirlorekin, eta San Migel Ak (56) eskuratu du hirugarren postua.
Guztira 70 bolari inguru aritu dira Euskal Herriko Txapelketan. Azken jardunaldian, Iruzubietakoan, 50 izan ziren parte hartzaileak eta Unai Loiola izan zen irabazlea, 9 txirlo botata. Gotzon Uranga (Lastur) eta Juan Luis Rodrigez (Asola Berri) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.

Argazkiak eta bideoa Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzan 

2017 11 07 unai loiola boloak iruzubieta elgoibar hitza

iruzubieta boloak sanmigel hitza

 iruzubieta boloak xabier loiola