Urpeko ekintza eta irudi jardunaldiak antolatu ditu Ur-bizik bigarrengoz

Barren.eus 2015ko mar. 26a, 07:56

Iaz hasitako bidetik, urpeko ekintza eta irudi jardunaldiak antolatu ditu bigarren urtez jarraian Elgoibarko Ur-bizi urpekarien elkarteak. Hainbat ekintza antolatu dituzte martxoaren 27tik 29ra bitartean Olaizaga kiroldegian egingo diren jardunaldietarako. Aurten, gainera, 25 urte bete ditu elkarteak.

2015 03 18 urpekojardunaldiakkartelaBarixakuan, martxoaren 27an, hasiko dira jardunaldiak Ur-bizi elkartekoek prestatu duten erakusketaren inaugurazioarekin. Urpeko irudiak eta urpekaritzan erabiltzen dituzten tresnak ikusi ahal izango dira, besteak beste, Olaizaga kiroldegian jarriko duten erakusketan. 18:00etan zabalduko dute.
Hitzaldi bat ere antolatu dute barixakurako (19:30). Olaizaga kiroldegian eskainiko dute, Ur-bizi, 25 urte. Nor gara eta zer egiten dugu izenburupean.
Zapatuan egun osoz egongo da erakusketa zabalik, 9:00etatik 13:00etara, goizez, eta 16:00etatik 20:00etara, arratsaldez. Hitzaldia ere antolatu dute zapaturako, Urpekaritza leize-zuloetan izenekoa (18:30).

• Urpekaritza bataioak, domekan
Egun handia, baina, igandea izango da. Erakusketak zabalik jarraituko du igandean (9:00-13:00), eta hitzaldia ere izango da goizean, 11:00etan. Side-Mount edo alboko montaia izango da hitzaldiko gai nagusia. Domeka arratsalderako, berriz, urpekaritza bataioak antolatu dituzte Olaizagako igerilekuan, 15:00etatik 19:00etara bitartean. Era berean, Side-Mount bataioa egiteko aukera ere izango dute tituludun urpekariek. Urpekaritzan bataiatu nahi dutenek, baina, izena eman behar dute aurrez, honako telefono zenbakira deituta: 607 530 461.