Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2017 11 02 mugertza krosa

Nazioarteko Mugertza Krosak 75 urte beteko ditu datorren urtean, eta horren harira, Mintxeta atletismo taldeak 75 edizioetako irabazleen argazkiak argitaratuko ditu sare sozialetan. 

2018ko urtarrilaren 14an izango da Nazioarteko Mugertza Krosaren hurrengo edizioa, eta egun horretan 75 urte beteko ditu krosak. 75 egun falta dira egun horretara arte, eta Mintxeta atletismo taldeko kideak atzera kontaketari ekin diote. Gaurtik hasita, datozen 75 egunetan, Mugertza Kroseko edizio bakoitzeko irabazleen argazkiak argitaratuko dituzte klubak dituen sare sozialetan. 

1943an jokatu zen Mugertza krosaren estreinako edizioa. Ordu hartan abuztuan izaten zen krosa, San Bartolome jaien bueltan. Prudencio Ayerra izan zen irabazlea. 

Ondorengo sare sozialetan jarriko dituzte erretratuak: 

  • Facebook: facebook.com/CrossElgoibar/
  • Twitter: @CrossElgoibar
  • Instagram: crosselgoibar

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza