Lizarpe aurkeztu dute, mendi lasterketetarako taldea

Barren.eus 2015ko mar. 25a, 14:29

2014. urte amaieran, eta haren barruan Lizarpe mendi lasterketetarako taldea. Atzo aurkeztu zuten taldea Elgoibarren. Txarriduna hotelak babestu du taldea, eta hotelaren atarian atera zuten talde argazkia kirolariek. 

 

 Trabesiako probetan eta mendiko lasterketetan bakarka zein taldeka lehiatzen diren korrikalariei laguntzeko sortu dute hein batean Lizarpe lasterketa taldea, baina baita, Mendariko Kilimon Trail lasterketa bera indartzeko ere, Euskal Herriko naiz nazioarteko txapelketetako proba puntuagarria izateko ezinbestekoa duelako mendiko klub baten babesa izatea. Apirilaren 12an jokatuko da aurten Mendaroko Kilimon Trail lasterketa. 

• Euskal Herriko txapelketa domekan, Urnietan

 Sortu berri den taldea izan arren, Lizarperen izena dagoeneko hasi da ezagutzera ematen mendi lasterketen munduan. Zalantza gabe, Maite Maiora edo Iñigo Lariz moduko kirolari ezagun eta arrakastatsuak taldeko kide izateak laguntzen du. Garaipenen uzta handitzeko aukera izango dute Lizarpeko ordezkariek datorren domekan jokatuko den Urnietako mendi lasterketaren laugarren edizioan. Lasterketa Euskal Mendizaleen Federazioak antolatzen duen Euskal Herriko mendi lasterketen txapelketa izango da. Taldeka ere lehiatzeko asmoa daukatela jakinarazi dute Lizarpekoek.