Hirugarren txapela Irusta eta Arrizabalagarentzat bikote mistoen pala txapelketan

Barren.eus 2017ko urr. 28a, 10:39

Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalaga osatutako bikoteak irabazi du Elgoibarko Bikote Mistoen laugarren Pala Txapelketa, hirugarrengoz.

Barixaku artratsaldean jokatu zuten bikote mistoen pala txapelketako finala, Kalegoen plazako frontoian. Txapelketa irabaztea zer den dakiten bi bikotek neurtu zituzten indarrak finalean. Batetik, estreinako edizioa -2014. urtekoa-, eta iazkoa irabazi zuten Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak; eta, bestetik, 2015ko txapeldun Lara Urainek eta Julen Salaberriak. Irusta eta Arrizabalaga gailendu ziren, 22-16ko emaitzarekin.
Hamasei bikotek parte hartu dute aurtengoan Lagunak Pilota Eskolak antolatzen duen txapelketan.

pala mistoa elgoibar zozketa sarituakAntolatzaileek bi afari ere zozketatu zituzten. Amets Izagirrek irabazi du Ibai Ondo erretegian bi lagunentzako bazkari edo afaria. Xabier Arakistainek, berriz, Sima jatetxean bazkaldu edo afaltzeko saria irabazi du.

∞ Lotura duten albisteak: