Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

osintxu mendi lasterketa mayi mujika elgoibar goienaOsintxuko mendi lasterketaren bigarren edizioa jokatu zuten zapatuan eta, iaz bezala, Mayi Mujika izan zen azkarrena aurten ere. Gainera ia lau minutuan ondu zuen iaz eginiko denbora. Beste elgoibartar bat ere igo zen podiumena, Agurtzane Arriolak hirugarren egin baitzuen.

Osintxuko bigarren Mendi Lasterketak 60 korrikalari inguru batu zituen zapatuan. 10 kilometro inguruko zirkutua osatu behar zuten eta Jon Alberdi zestoarra (46.40) izan zen azkarrena gizonezkoetan eta Mayi Mujika elgoibartarra emakumezkoetan. Mujikak bigarrenez  lortu du Osintxun podiumeko gorengo koxkara igotzea. 54 minutu eta 23 segundoan osatu zuen ibilbidea. Iazko denbora ia lau minututan hobetu zuen. Ane Zabala arrasatearra izan zenbigarren emakumezkoa, eta Agurtzane Arriola elgoibartarra hirugarrena. (probako argazkiak eta bideoa goiena.eus web horrian)

osintxu mendi lasterketa mayi mujika podium elgoibar goiena

osintxu mendi lasterketa mayi mujika elgoibar goiena 1

Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza