Elgoibarko Eskola Kirola egitasmoko denboraldi berria Tenis Jaialdi batekin hasi zen joan den zapatu goizean. Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, 100 ume baino gehiagok parte hartu zuen jaialdian. Sei pista edo jolas gune prestatu zituzten Olaizaga kiroldegiko kantxan, eta bost monitoren aginduetara aritu ziren umeak horietan.
Aurten 435 haurrek (294 mutil eta 141 neska) eman dute izena Elgoibarko Eskola Kirola programan: aurrebenjaminetan 111 eta benjamin-alebin mailetan 324. Guztira pasa den urtean baino 20 haur gehiago.