Imanol Alvarez afizionatu mailako Ampo taldean arituko da datozen bi denboralditan

Barren.eus 2017ko urr. 5a, 21:23

Gazte mailatik afizionatuetarako jauzia eman du Imanol Alvarez (Elgoibar, 1999) txirrindulariak. Joan den barixakuan sinatu zuen bi urterako kontratua Ampo Goierri Txirrindularitza Taldearekin.

Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari taldeko junior taldean, Ciclos Iturriagan, egin duen denboraldi onak, eta orain arte gazte mailetan erakutsi duen mailak, afizionatuetako ateak ireki dizkio Imanol Alvarez gazte elgoibartarrari.
Afizionatuetako Ampo Goierri talde indartsuan arituko da hurrengo bi denboraldietan. Denboraldiko balantzeaz eta etorkizunean izango dituen helburuen berri eman dio Imanol Alvarezek BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketan.

 

Lotura duten albisteak:

imanol alvarez txirrindularia elgoibar lagun taldea lasterketan