Logroñoko C.P. Calasancio kirol taldeak antolatutako txapelketan parte hartu zuten aurreko asteburuan Sanloko infantilek, neskek zein mutilek. Lagunarteko asteburu betea pasatzeaz gainera, Hotel Txarriduna taldeko mutilek irabazi zuten txapelketa. Etxeko taldeari, Calasanciori irabazi zioten final lehiatua. Nesketan, Modeltek eta Bacalaos Alcorta taldeetako lehen urteko jokalariekin osatutako Elgoibarko taldeak laugarren postua eskuratu zuen.