Ezkaraiko lagunen elkarteak antolatuta jokatu zuten zapatuan Picos de la Demanda ultra trailaren hirugarren edizioa. Ezkarain hasi eta bukatzen zen proba, eta 47 kilometroko ibilbidean San Lorentzo mendiko tontorretik (2.270 metro) pasa behar zuten parte hartzaileek. Hamazortzigarren kilometrorako hiru lagunek hartu zuten aurrea, Roberto Merinok, Jesus Hercek eta Ander Zulaikak. Lizarpe LMK taldeko antxitxikariak, baina, erritmoa bizitu eta bakarrik gelditu zen lasterketa buruan. Bost ordu, bi minutu eta 41 segundoan osatu zuen proba. Merinok egin zuen bigarren (5:09.36) eta Hercek hirugarren (5:28.27). Emakumezkoetan Nerea Azpiazu gailendu zen, 6:44.37ko denbora eginda.
∞ Lotura duten albisteak