Gipuzkoako Igeriketa Federazioak 2016-2017 denboraldi amaierako sariak banatu zituen, joan den zapatuan, Irungo Ficoba azoka gunean egin zuten Igeriketaren Galan. Adinaren arabera saritu zituzten urteko igerilari onenak, eta, 2006an jaiotako mutilen artean, Iker Calvo 11 urteko elgoibartarrak jaso zuen sari nagusia. Kirils Alekssejenokek jaso zuen bigarren saria eta Anartz Segurolak hirugarrena. (hona hemen sarituen zerrenda -PDF-)
Iker Calvo Elgoibarko Igeriketa Taldean aritu da orain arte, baina aurrerantzean Eibarko Urbat igeriketa taldean arituko da.