Javier Varona txapeldun Gipuzkoako basoko arku tiraketa txapelketan

Barren.eus 2017ko ira. 20a, 14:18

Oñatiko IX. San Migel Sarian parte hartu zuten Zartako arkulari Javier Varonak eta Hugo Sierrak, joan den irailaren 17an. Gainera, Gipuzkoako txapelketa ere bazen Oñatikoa, basoko 3D modalitatean.

Txantxiku Arkulariak taldeak antolatuta, 9. San Migel Saria jokatu zuten joan den domekan Oñatin, Zozopase inguruetan. Elgoibarko Zarta arkulari taldeko Javier Varonak 370 puntu eskuratu zituen, eta horiei esker bigarren postua eskuratu zuen San Migel Sarian, eta lehenengo postua Gipuzkoako Txapelketan. Hugo Sierrak, berriz, brontzezko domina eskuratu zuen Gipuzkoako txapelketan -laugarren egin zuen San Migel Sarian-, lortutako 298 puntuekin. Hain zuzen, Hugo Sierra bera da modalitate honetako Euskadiko txapelduna, joan den maiatzean Legution eskuratu baitzuen titulua.

zarta elgoibar oatin sierra varona podium