Sanlo "pozik" garagardo festak eman duenarekin

Barren.eus 2017ko ira. 19a, 12:35

Sanlobeer garagardo feria antolatu du Sanlok, bosgarren urtez -Maalan egi duten bigarrena- eta pozik daude aurtengoak eman duenartekin. Feriak iraun duen lau egunetan "eguraldi txarra" egin duen arren, jende asko hurbildu dela Maalara nabarmendu dute.

Ez da jan edanik falta izan Sanlo eskubaloi taldeak antolatu duen bosgarren Sanlobeer garagardo festan, eta jendeak ere ondo erantzun duela jakinarazi dute Sanlotik. "Maalara hurbildu diren herritar guztiei eskerrak ematen dizkiegu, eguraldi txarra egin duen arren, jende asko ibili delako azokak iraun duen lau egunetan. Domekan egin genuen paella janean, esaterako, 200 razio baino gehiago saldu genituen, eta dena bukatu zen", azaldu dute. Era berean, Elgoibarko Udala zein talde guztietako jokalari eta guraso guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiete, "horiek gabe feria hau ezinezkoa izango litzatekeelako, eta barkamenak eskatzen dizkiegu Maala inguruko bizilagunei, zaratarik jasan izan behar badute”.
Bingo solidarioan batutako diruaren berri ere eman dute Sanloko arduradunek. Izan ere, batu duten diruaren %60a, 693,5 euro, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emango diote.
• Liga hasiera
Garagardo festaren ostean, lehiarako ordua da orain Sanloko taldeentzat. Alcorta Forging Group senior gizonezkoen talde nagusiak joan den asteburuan hasi zuen liga txapelketa, baina gainerako talde gehienek asteburu honetan hasiko dira lehiatzen, jubenil eta kadete mailetako taldeak, adibidez. Alcortak Eibarren aurkako derbiarekin hasi zuen denboraldia Ipurua kiroldegian, eta 25-19 galdu zuten elgoibartarrek.

Hona hemen Sanlobeer festako hainbat argazki: (*argazkiak: Sanlo)

sanlo garagardo azoka inaugurazioa elgoibar

sanlobeerfest elgoibar kontzertua

 sanlobeerfest elgoibar jaten

sanlobeerfest elgoibar jaten2

sanlobeerfest elgoibar taldean

 sanlobeerfest elgoibar jantzita

sanlobeerfest elgoibar paella prestatzen

sanlobeerfest elgoibar paella prestatzen2

sanlobeerfest elgoibar paella v1