Sanloren Eskubaloi Eskolari buruzko informazio saioa egingo dute irailaren 21ean

Barren.eus 2017ko ira. 16a, 11:44

Eskubaloi denboraldia hastear dela-eta, 2006tik 2009ra bitartean jaiotako neska-mutilei zuzendutako informazio saioa antolatu du Sanlok irailaren 21erako. Asteburu honetan, berriz, garagardo festan dihardute.

Sanloren Eskubaloi Eskolan aritu nahi duten gaztetxoentzako, eta horien gurasoentzako, bilera antolatu du Sanlok, 2008-2009an jaiotako benjaminentzat eta 2006-2007an jaiotako alebinentzat, hain justu ere. Bilera horretan, urtean zehar egin asmo dituzten ekintza guztien berri emango dute eta egon daitezkeen zalantzak argituko dituzte. Irailaren 21ean, eguena, izango da bilera, 19:00etan, Elgoibarko Kultur Etxean. Era berean, alebinen eta benjaminen entrenamenduetako ordutegiak ere jakinarazi ditu Sanlok.

  • Alebinak. Astelehenetan Olaizaga Kiroldegian (16:45-17:45), eta ostiraletan IMH Kiroldegian (16:45-17:45).
  • Benjaminak: Asteazkena Olaizagan (16:45-17:45).

Interesatuek honako e-postara idatzita lortu dezakete informazio gehiago: sanlolatxo@gmail.com