Hamasei bikote lehiatuko dira bikote mistoen pala txapelketan

Barren.eus 2017ko ira. 13a, 16:55

Elgoibarko Bikote Mistoen laugarren Pala Txapelketa eguen honetan hasiko da. Hamasei bikotek eman dute izena eta bi multzotan banatuta lehiatuko dira.

Elkarren aurka jokatu ostean, multzo bakoitzeko lau bikoterik onenak sailkatuko dira final-laurdenetako kanporaketetara. Partidak astelehen, eguazten eta eguenetan jokatuko dituzte Kalegoen plazako frontoian, 18:00etatik aurrera. Euria egiten duenetan Elgoibar Ikastolako frontoian jokatuko dituzte partidak. Finala urriaren 27an jokatuko da.

∞ Lotura duten albisteak:

pala misto elgoibar finala orokor1