Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak irailerako familian egiteko patinaje ikastaroa antolatu du. Herri Eskolan izango dira lau saioak, iraileko barixakuetan: irailak 8, 15, 22 eta 29. Ordu eta erdiko saioak izango dira, 17:30etik 19:00etara. Interesa dutenek Olaizaga kiroldegian edo Mintxetan eman dezakete izena. Gaur, irailak 6, da izena emateko azken eguna. Udal Kirol Patronatuko bazkide diren familientzako prezioa 39 eurokoa da eta bazkide ez direnentzako 49 eurokoa.
• Mendaron, urritik abendura
Mendaron ere eskainiko dute patinaje ikastaroa, urriaren 3tik abenduaren 12ra bitartean. Ume zein helduentzako ikastaroa izango da. Umeentzako saioak Goñati pilotalekuan eskainiko dituzte, martitzenetan, 18:00etatik 19:00etara. Nagusiak, berriz, Ikastolan batuko dira, asteartetan hauek ere, 19:00etatik 20:00etara. Pili Villanueva azkoitiarrak gidatuko ditu saioak. Babesak (eskumuturretakoak, ukalondoetakoak, belaunetakoak eta kaskoa) derrigorrezkoak izango dira. Izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 600 658 203.