San Bartolome Saria txirrindulari lasterketaren 36. ekinaldia jokatu zuten atzo Ibarran. Junior mailako txirrindulariek 68 kilometroko ibilbidea osatu zuten, eta Imanol Alvarez Ciclos Iturriagako txirrindularia izan zen guztietan azkarrena. Alvarez bakarrik ailegatu zen helmugara, azken metroetan Urko Semperena (Victor Alvaro Construcciones) txirrindulariari aurre hartu eta gero. Lehenak bigarrenari hamabi segunduko aldea atera zion. Alvarezek 40 kilometro orduko batez besteko abiaduran osatu zuen lasterketa. Mendiko Saria ere txirrindulari elgoibartarrak eskuratu zuen. Taldekako sailkapenean bigarren postuan sailkatu zen Ciclos Iturriaga. Hona hemen sailkapen osoa.
∞Lotura duten albisteak:
- Aitor Larrañaga azkarrena Javier Ezenarro oroitzarrean (2017-07-10)
- Imanol Alvarezek hirugarren egin zuen Bergarako Labegaraieta Sarian (2017-04-12)
- Imanol Alvarezek laugarren egin zuen etxeko lasterketan (2017-03-27)
- Lagun Taldeko jubenilak irabazle Deba eta Azpeitiko lasterketetako taldekako sailkapenetan (2017-03-14)
- Hamazazpi txirrindularirekin hasiko du denboraldia Lagun Taldea Txirrindulari eskolak (2017-02-23)