Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

maite maiora mont blanc chamonixMunduko ultra trail ospetsuena jokatzen dihardute gaur Chamonixen (Frantzia), Mont Blanceko ultra traila, alegia. Maite Maiora Elizondok 101 kilometro eta 6100 metroko desnibel positiboa duen proba korritu du, eta, luzera motzagoetara ohituta dagoen arren, bigarren egin du Clare Gallagher estatubatuarraren atzetik.

168 kilometro eta 9.600 metroko desnibel positiboa duen Mont Blanceko ultra trailarekin (UTMB) batera, distantzia askotariko beste lau mendi lasterketa jokatu dituzte gaur Chamonix inguruetan, Alpeetan. La Sportiva Team taldeko Maite Maiorak 101 kilometroko CCC izeneko proban parte hartu du. Kilometro askoan lehen postuan joan da antxitxikari mendaroarra. 41 kilometroan zegoen La Fouly anoa postutik, esaterako, lehen postuan igaro da. Izan ere, lehen zatian aurkariekiko abantaila handitzen saiatu da Maiora, aurkariak ultra distantzietan aritu eta adituagoak direla jakitun. Ahalegindu den arren, baina, bizpairu minutuko aldea bakarrik atera ahal izan dio The North Face taldeko Clare Gallagher estatubatuarrari. Aldea gehiago handitu ezin zuela ikusi duenean beheraldia izan duela aitortu du Maiorak helmuga gurutzatu ostean egin dioten elkarrizketan. "Banekien azkar zetorrela (Gallagher) eta aldea aise murriztuko zidala. Hortaz, nituen herlburuak aldatu, eta irabaziko ez nuela ikusita, Chamonixera ahalik eta azkarren ailegatzea izan da hortik aurrerako nire helburu nagusia. Egia esan ordura arteko tentsio guztiak askatu eta lasaiago aritu naiz une horretatik aurrera". Clare Gallagher (12:13:57) irabazlearengandik ia 13 minutura iritsi da helmugara Maite Maiora (12:26:41). Laia Canes sailkatu da hirugarren postuan.

maite maiora podium mont blanc ultra• Gogortasun handiko lasterketa
Ultra lasterketak "oso gogorrak" direla adierazi du Maiorak helmuga gurutzatu ostean egin dituen lehen berbetan. Kilometro bertikaletan aritzea nahiago duela esan du erdi txantxetan.
Horrelako ultretan garrantzi handia izaten du proba prestatzeak eta jan-edanarekin eta materialarekin asmatzeak. Lagundu eta babesa eman dioten lagun guztiei eskerrak eman dizkie Maiorak, eta, aipamen berezia egin dio Ainhoa Lendinezi, "egun guztian eskaini didan laguntzagatik". Anoa postuetan izan du alboan Lendinez Maiorak. Iosu Juaristi bikoteari ere eskaini dio lortutako emaitza eta bere anaia eta ilobak bertan egon izana ere motibazio bat gehiago izan dela gaineratu du.

 

Munduko txapeldun Skyrunning Extreme Series-etan

ISF Nazioarteko Skyrunning Federazioko Skyrunning Extreme Series txapelketako sailkapen nagusian lehen postuan amaitu du aurten Maite Maiorak, Tromso Skyrace mendi lasterketa irabazita. Kilian Jornet eta Emelie Forsberg mendi lasterkari ezagunek Norbegiako mendietan prestatu zuten ibilbide ikusgarrian gailendu zen Maiora, joan den abuztuaren 5ean. Hiru probak osatzen dute Skyrunning Extreme Series txapelketa eta lehen biak irabazi ditu Maiorak, Italian jokatu zen Royal Ultra SkyMarathon Gran Paradiso, eta aipaturiko Tromso Skyrace. Irailaren 15ean jokatuko da Britania Handian Salomon Glen Coe Skyline izeneko proba, baina, gertatzen dena gertatuta ere, Maiorak ziurtatuta dauka lehen postua. Hona sailkapen nagusia.

tromso skyrace maite maiora fotoiosu

∞ Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza