Javier Pedro Fernandezen 'Sumo' argazkiak irabazi du kirol argazki lehiaketako sari nagusia

Barren.eus 2017ko uzt. 21a, 15:06

Elgoibarko 12. Kirol Argazkien Lehiaketako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udalak. Javier Pedro Fernandez Ferreras argazkilari kantabriarraren 'Sumo-2' izeneko argazkiak lortu du lehen saria.

Elgoibarko Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Kirol Patronatuak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, antolatzen dute profesional zein zaleek parte hartu dezaketen Kirol Argazkien Lehiaketa. Hamabigarren ediziora 91 argazki aurkezru dira, eta Castro Urdialeseko Javier Pedro Fernandez Ferreras argazkilariak aurkeztutako Sumo-2 argazkia saritu du epaimahaiak sari nagusiarekin. 300 euro poltsikoratuko ditu. Hala, azken bi edizioak irabazi zituen Pedro Luis Ajuriagerra argazkilari bilbotarraren lekukoa hartu du Fernandezek. Fernando Zamarbide Ferraras donostiarraren Final feliz izeneko argazkiari eman diote bigarren saria (200 euro), Elgoibarren nahiz kanpoan bizi diren 30 urtetik gorako lagunek parte hartu zezaketen mailan.

Gazteentzako sariei (18-30 urte bitartean) dagokionez, Jokin Zubiaurre Mochales elgoibartarrak aurkeztutako Azken Bostekoa izeneko argazkiak jaso du lehen saria (300 euro). Nahaste Borraste proban egindako argazkia da. Maila honetako bigarren saria (200 euro), berriz, Sara Beristainek aurkeztutako 'Borgethon inun baño hobeto' argazkiak lortu du, Zarautzen ateratako argazkiari esker.

Nerabeen Saria (13-18 urte) Nerea Beristain elgoibartarrak eskuratu du QuickPro is on! izeneko argazkiarirekin.

Elgoibarko bizilagunek aurkeztutako argazkien artean, Ander Izagirre Egañak aurkeztutako Hemen da gailurra izeneko argazkia saritu dute Herritarrentzako Sariarekin. 200 euroko saria jasoko du.

Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusgai egongo dira abuztuaren 21etik irailaren 2ra bitartean, Elgoibarko Kultur Etxean, 18:30etik 20:30era bitartean (Txiki egunean eta domekan itxita egongo da erakusketa)

kirol argazki lehiaketa FINAL FELIZ Fernando Zamarbide Ferraras

Kirol arg elgoibar AZKEN BOSTEKOA jokin Zubiaurre Mochales

kirol argazki lehiaketa elgoibar Borgethon inun bao hobeto Sara Beristain

kirol argazki lehiaketa QUIKPRO IS ON Nerea Beristain

kirol argazki lehiaketa HEMEN DA GAILURRA Ander Izagirre Egaa

 

 • Azken edizioetako irabazleak: