Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

mugertza krosa elgoibar 75 urte lantaldeaJuan Mugertza Nazioarteko Krosaren 75. ekinaldia jokatuko da 2018ko urtarrilaren 14an. 75 urte hauetan gertatu den guztia gogora ekarri eta urteurrena ospatzeko lanean hasi da Mintxeta Atletismo Taldea, eta urteurren ospakizunez arduratuko den lantaldea aurkeztu dute. Krosaren Gala izango da ekitaldi nagusia.

Aurten mendeurrena ospatzen diharduen C.D. Elgoibarrek antolatu zuen lasterketa estreinakoz 1943an, Juan Mugertza Sasieta antxitxikari elgoibartarraren omenez. Mugertza 1900. urtean jaio zen eta 36ko gerran hil zuten, Mungiatik gertu izan zen bonbardaketa batean, 1937ko maiatzaren 5ean. Bizitza laburra izan zuen arren, hamabi aldiz irabazi zuen Espainiako txapelketa eta gaur egun horren ezaguna den Behobia Donostia lasterketako lehen irabazlea ere bera izan zen 1919. urtean.

Mailarik gorenean IAAF kategorian
Mintxeta Atletismo Taldeko arduradunek azaldu dutenez, 75 urte hauetan krosa handi egin da, "maila gorena" eskuratu du eta atletarik handienak hartu ditu. "Hala ere, Elgoibarko krosa beti izan da eta izango da laguntasunaren krosa", nabarmendu dute. 2018ko urtarrilaren 14an jokatuko den krosaren 75. edizioa ere mailarik gorenenean jokatuko da IAAF kategorian, hau da, munduko zazpi kros onenen artean.

  • 75. urteurrena ospatzeko lantalde berezia osatu du Mintxeta atletismo taldeak, Ego-Toki elkarteari erreleboa hartu eta Elgoibarko Udalaren babesarekin azken hamasei edizioak antolatu dituen taldeak. Urteurrena antolatzen diharduen lan-taldea lagun hauek osatzen dute: Zigor Diez, Gorka Garaizabal, Ramon Mugica, Nerea Oteiza, Alfredo Etxeberria, Angel Quintana, Jose Mari Kortaberria, Pilar Arriola, Ricardo Astigarraga, Juan Mari Iriondo, Iñaki Gil eta Lorea Arakistain.  

• Logotipoa eta Krosaren Gala
mugertza krosa elgoibar 75 urteurrena logoaLantaldea aurkeztearekin batera, urteurrenerako sortu duten logotipoa ere aurkeztu dute. Urteurreneko ospakizun nagusia izango den Juan Muguerza Krosaren Galaren berri ere eman dute, urtarrilaren 12an, krosaren asteburu berean, ospatuko da Elgoibarko Herriko Antzokian. Ekitaldiak festa eta hainbat omenaldi uztartuko dituela aurreratu dute, eta krosaren 75 urteak "gogoratu eta ospatzeko" aukera emango du.
ANOC Fundazioaren gala ere Elgoibarren
Ospakizun ekintzen artean hainbat atletismoaren ingurukoak izango dira. Izan ere, Kros Antolatzaileen Elkarte Nazionalaren (ANOC) Fundazioak ere Elgoibar aukeratu du 2018ko gala ospatzeko. Udaberrian izango da eta Espainiar estatuko kros antolatzaile eta atleta onenak elkartuko ditu. Era berean, Eskola Kirolaren Atletismo Festa ere Elgoibarren ospatuko da.

Aurrekoez gain, hainbat dira 75. urteurrenaren bueltan herriko elkarte eta norbanakoek lantzen diharduten proiektuak. Esate baterako, Juan Muguerza krosa izango da Altzolatarren Dorretxea Filatelia eta Numismatika elkarteak antolatutako hurrengo zigilu erakusketaren protagonista.

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza