Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

ainhoa lendinez collaradaHuescako Villanua herritik irten eta Collarada mendira (2.883 metro) igo eta jaitsi ziren Collaradako kilometro bertikal bikoitzean parte hartu zuten mendi lasterkariak. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan zen azkarrena. Italian jokatuko den Red Bull K3 igoera bertikal gogorrean parte hartzeko prestatzen ari da antxitxikari elgoibartarra.

Sasoi betean jarraitzen du Ainhoa Lendinezek, garaipenez garaipen. Vibram Vertical Sass De Fer igoera bertikalaren estraineko edizioa irabazi zuen aurreko asteburuan Italiako Laveno herrian, eta joan den domekan Collaradako kilometro bertikal bikoitza irabazi du Pirinioetan, ordubete, 52 minutu eta 40 segundoko denbora eginda. Vibram taldeko antxitxikariak 15 minututik gorako aldea atera zion bigarren egin zuen Laura Dionisiori. Lizarpe taldeko Paule Zenikazelaia sailkatu zen hirugarren postuan (2:14:48)
• Red Bull K3 igoera bertikalerako prestatzen
Lendinezek igoera bertikalen munduko zirkuituko proba puntuagarria den Cabanerako kilometro bertikalean, Kataluniako Pirinioetan, parte hartzeko asmoa zuen hasiera batean, baina azken momentuan erabaki zuen Huescako Vilanua herrian jokatu zen proban parte hartzea, bere prestakuntzarako egokiagoa zela-eta. Izan ere, Lendinezek azaldu duenez, lehiatu eta irabazi dituen azken bi probak Italian hil bukaeran jokatuko den kilometro bertikal hirukoitza prestazeko erabili ditu. Red Bull K3 igoera bertikalean parte hartzea da bere helburu nagusia. Uztailaren 29an jokatuko dute Susa herrian, Italiako Alpeetan. 9,7 kilometroko ibilbidean 3.036 metro igoko dituzte parte hartzaileek, 3.538 metroko garaiera duen Rocciamelone mendiaren gailurreraino igo beharko baitute. Erronka itzela.

ainhoa lendinez collarada elgoibar irribartsu

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza