Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

azkarate oierariznabarreta 2015 07 18Maalako jaiak antolatzeko zailtasunak dituzte antolatzaileek eta Elgoibarko Maala Azkarate Igoeraren zazpigarren ediziorik ez dutela egingo jakinarazi dute.

Maalako jai batzordeak antolatzen du Azkarateko igoera herrikoia, Mintxeta Atletismo Taldearen eta Gure-Bide txirrindularitza elkartearen laguntzarekin.  2011n egin zuten estreinakoz, David Slater ingelesak 1981. urtean ezarri zuen marka (20:40) gogoan. Slater bera etorri zen Elgoibarrera estreinako edizioan proba jarraitzera, eta berriro itzuli zen iaz, bere seme James-ek aitaren eta Azkarateko igoeraren inguruan eginiko dokumentala, ‘El Ingles’ izenekoa, aurkeztera.
Kirol probak antolatzeko baimenak eskuratzea gero eta zailagoa dela ohartarazi dute Maalako jai batzordetik, urtetik urtera zorrotzagoak direlako bete beharreko baldintzak eta arauak eta aseguruak ere gero eta garestiagoak direlako.

• Oier Ariznabarretak lau garaipen

Oier Ariznabarreta antxintxikari durangarrak dauzka garaipen gehien Azkarateko Igoeran, lau alditan irabazi baitu. Ander Agirrek ere irabazi zuen, behin, 2012an, eta Igon Manzisidor debarra izan zen azkarrena 2016ko proban. David Slaterrek 1981ean ezarri zuen errekorretik (20:40) hurrun gelditu ziren guztiak. Bizikletako proban banatuago egon dira garaipenak. Bizikletako probaren errekorra (15:05) Aitor Hernandez txirrindulari ermuarrak ezarri zuen 2012an.

Maalako jaiei dagokionez, uztailaren 22an Maalako elizan ospatuko duten meza nagusia da, momentuz, antolatzaileek baieztatu duten ekintza bakarra. 12:00etan izango da.

azkarate igoera elgoibar bizikleta tropelean

azkarate igoera elgoibar saltaka sprint

∞ Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza