Markos Beraza nagusi San Pedroko lehen Enduroan

Barren.eus 2017ko uzt. 12a, 18:58

Markos Beraza nafarra izan da piloturik onena Idotorben, bigarren urtez jarraian: Cross Country modalitatean nagusitu zen iaz, eta Enduroan aurten. San pedro jaietako azken ekitaldia izan zen moto txapelketa.

 Idotorbeko eta Aiastiako mendietan barrena jokatu zen domekan San Pedroko I. Enduro Txapelketa. Aurreko urteetan Cross Country modalitateko txapelketak jokatu izan dituzte Idotorben. Iaz, esaterako, Euskadiko eta Nafarroako Cross Country Motor Txapelketako proba puntuagarria antolatu zuen Urnobitza Kirol Klubak, eta Markos Beraza pilotu nafarrak irabazi zuen proba. Aurten ere Beraza izan da onena, Enduroan oraingoan. Aurtengoa ere Euskadiko Txapelketarako proba puntuagarria izan da.

Bi zati zituen probak. Batetik, bost minutuko erlojuaren aurkako proba zirkuitu batean eta, bestetik, 22 kilometroko ibilbidea mendian. Borja Nietok egin zuen bigarren eta Alex Hidalgo sailkatu zen hirugarren postuan. Beteranoetan Pedro Gorospe nagusitu zen eta Markel Barainka 23 urtez azpikoetan. Azkenik, senior mailako trofeo saria Miguel Angel Perezek irabazi zuen.

Idotorbeko San Pedro jaiak, iruditan

idotorbe sanpedroak elgoiba mus aurreskua

idotorbe sanpedroak elgoiba mus haritz

 idotorbe sanpedroak elgoiba mus imejolasak

idotorbe sanpedroak elgoiba mus boloak

idotorbe sanpedroak elgoiba mus tx

idotorbe sanpedroak elgoiba mus

 idotorbe sanpedroak elgoiba mus poniak

 enduro idotorbe federazioa