Lau xakelariz osatutako hamalau taldek parte hartu zuten Elgoibarko Xake Partida Azkarren Txapelketan, joan den zapatuan, uztailaren 8an. Maalako parkean jokatu zituzten partidak eta jokalari bakoitzak bost minutu zituen partida osorako. Abadiño Xake Taldea gailendu zen eta Santurtzikoa sailkatu zen bigarren postuan. Elgoibarko A taldea hirugarren postuan sailkatu zen eta bederatzigarren postua eskuratu zuen Elgoibar B taldeak.
*Argazkiak: Elgoibarko Xake Taldea.