Bi aldiz Osintxuraino joan eta birritan igo zuten Kalbarioko gaina X. Javier Ezenarro Oroitzarrean parte hartu zuten junior mailako txirrindulariek. 80 kilometro inguruko ibilbidea osatu ostean, 64 txirrindularik lortu zuten Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen proba amaitzea.
Elgoibarko Ciclos Iturriaga taldeko Ion Ibarluzea ailegatu zen lehen postuan Mendarora. Mendaroko Ikastola paretik aurreneko postuan pasa zen Ibarluzea, baina azken metroetan aurrea hartu zioten lau txirrindularik, eta laukoteak esprint estuan gurutzatu zuen helmuga marra. Donosti Berri Txirrindulari eskolako Aitor Larrañaga izan zen lauretan azkarrena. Donostian bizi den Jexux Larrañaga mendaroarraren semea da Aitor Larrañaga. Ampo taldeko Mikel Alonso sailkatu zen bigarren postuan, eta Pau Miquel eta Manex Alkorta sailkatu ziren hirugarren eta laugarren postuetan, hurrenez hurren. Jon Ibarluzea lau segundura sartu zen helmugan, etsita. Mendiko Saria eskuratu zuen Ibarluzeak eta laugarren postua lortu zuen bere taldeak taldekako sailkapenean. Victor Alvarez Construcciones taldea izan zen onena taldeka.
Sailkapen osoa -PDF-