Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari eskolak Bizikleta festa antolatu du estreinakoz, bizikleta zaletasuna sustatzeko. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu eta hamabost lagunek parte hartu zuten. "Guk nahi eta uste baino lagun gutxiago etorri arren, etorri zirenak gustura aritu ziren, pozik, eta haiek pozik ikusita geu ere bai, hori baita garrantzitsuena", azaldu dute Lagun Taldeko kideek. Euriari aurre eginez, zortzi lagunek egin zuten Sallobentera joan etorria bizikletaz. Gero, Maalako parkeko estalpearen babesean, ginkana egin zuten bizikleta zale gaztetxoek.