Sallobentera bizikleta irteera egingo dute lehenik, 11:00etan, Plaza Handitik abiatuta. Adin guztietako txirrinduzaleek parte hartu dezaketela nabarmendu dute antolatzaileek. 12:00etan Ginkana egingo dute, 6 eta 14 urte bitarteko umeentzako. Elgoibarko Lagun Taldeakoek ohartarazi dute kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izango dela. Ume eta helduengan txirrindularitzarako zaletasuna sustatu nahi dute aurrerantzean urtero egin nahi duten festa honekin. Ez dago izena eman beharrik.