Haundik maila galdu du eta erregional preferente mailan jokatuko du datorren denboraldian

Barren.eus 2017ko eka. 26a, 15:12

Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketetan euskal talde bakarrak lortu du igoera, eta hortaz, Haundik maila galdu du.

Liga txapelketa azken laugarren postuan bukatu ostean, mailari eusteko aukera bakarra zuen Haundik: Bigarren B Mailarako igoera fasean bi euskal taldek igoera lortzea. Aukera gutxi zituen Elgoibarko taldeak mailari eusteko, gutxitan gertatu baita bi euskal taldek denboraldi berean lortzea Bigarren B Mailarako igoera. Miraria gauzatzeko gutxi falta izan den arren, -hiru euskal talde ailegatu dira azken kanporaketaraino- C.D. Vitoria S.D. Eibarren bigarren taldeak bakarrik lortu zuen igoera. Alaves B taldeak ere eskura izan zuen igoera, baina penaltien txandan geratu zen igoerarik gabe. Arabako taldeak 3-0 irabazi zion atzo Ontinyenti igoera playoffetako itzulerako partida eta kanporaketa berdindu zuen, joanekoan 3-0 galdu baitzuen. Penaltien txandan, ordea, Alaves Bk galdu egin zuen.
Beasain izan zen igoera kanporaketa jokatu zuen azken euskal taldea. Goierritarrek Xixonen jokatu zuten itzulerako partida domeka arratsaldean. Binako berdinketan amaitu zen Beasainen jokatutako joaneko partida, eta itzulerakoan 5-2 irabazi zion Gijongo Sporting B taldeak Beasaini, goierritarren eta elgoibartarren ametsak zapuztuz. Aipaturiko hiru euskal taldeen emaitzak kontutan hartuz, maila bat beherago jokatuko du Haundik datorren denboraldian, erregional preferente mailan, alegia. Itzuliko direla agindu dute klubeko arduradunek sare sozialetan zabaldu dutenez. Haundiko entrenatzaile kargua nork hartuko duen ere laster ezagutaraziko dute, joan den astean Cristian Matias Levisek ez zuela Haundiko entrenatzaile izaten jarraituko jakinarazi ostean

paella jana cd elgoibar maalanDenboraldi amaierako bazkaria eta jokalari sarituak
Denboraldiari agur esateko paella jana egin zuen C.D. Elgoibarrek joan den zapatuan Maalako parkean. Bazkalostean, jokalaririk erregularrak eta jokalaririk konprometituenak saritu zituzten. Hona sarituak, taldez talde:

Alebinetan

  • Jokalari erregularrena: Unax Olabe
  • Jokalari Konprometituena: Markel Amutxastegi

Infantil Txiki mailan:

  • Jokalari erregularrena: Julen Oteo
  • Jokalari konprometituena: Iker Beristain

Infantil 1. mailan:

  • Jokalari erregularrena: Javi Garcia
  • Jokalari konprometituena: Arkaitz Mayora

Ohorezko Kadete mailan:

  • Jokalari erregularrena: Jacint Arrizabalaga
  • Jokalari konprometituena: Jon Guisasola

Jubenil 1. mailan:

  • Jokalari erregularrena: Asier Zabaleta
  • Jokalari konprometituena: Eneko Bermejo

Ohorezko mailako jubenilak

  • Jokalari erregularrena: Julen Leo
  • Jokalari konprometituena: Jon Fernandez

1. erregional maila:

  • Jokalari erregularrena: Isaac Mancebo
  • Jokalari konprometituena: Eñaut Ladron

Haundi

  • Jokalari erregularrena: Ibon Belaustegi
  • Jokalari konprometituena: Alex Ruiz

 

∞ Lotura duten albisteak: