220 haur eta nerabe hasi dira gaur kirol campusean

Barren.eus 2017ko eka. 26a, 11:02

Sei eta hamahiru urte bitarteko 220 ume eta nerabek parte hartuko dute Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatutako Kirol Campusean.

Gaur batu dira estreinakoz aurtengo Kirol Campusean parte hartuko duten ume eta gazteak, Olaizaga kiroldegian. Eta horixe bera egingo dute hurrengo lau asteetan, astelehenetik barixakura, 9:30etik 12:30era. "Kirolarekin, naturarekin eta lagunekin jolasten oporrak osasuntsu pasatzeko helburua" du Kirol Campusak, Patronatuaren arabera. Hamaika monitore arduratuko dira egingo dituzten kirol jarduera guztiez. EHUn heziketa fisiko eta kirolean lizentziatuak, kirol maisuak edo TAFYD teknikariak (Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapen teknikariak) dira guztiak.
Kirol Canpusaz gainera, udako igeriketa ikastaroak ere jarri ditu martxan Udal Kirol Patronatuak. Kasu honetan, 50 haurrek hartuko dute parte. Halaber, 15 haurrentzako Zumba txiki ikastaroa ere antolatu dute. Honenbestez, guztira, 285 partaide izango ditu Udal Kirol Patronatuko udako eskaintzak.

∞ Lotura duten albisteak:

 kirol campusa hasi elgoibar