Kimetz Elkarteak antolatuta, ekainaren 30ean, barixakua, lehiatuko da Nahaste Borraste proba herrikoiaren 33. edizioa. 19:00etan hasiko da Kalegoenen. Partaideek hiru probatan lehiatu beharko dute: zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan lehenengo, ondoren 400 metro egingo dituzte korrika 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta, eta azkenik 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute saltaka.
16 urtetik gorako edonork parte hartu dezake. Izena emateko, proba hasi aurretik joan beharko da Kimetz elkartera.
Iazko edizioan Iñigo Larizek irabazi ez ezik errekor berria ezarri zuen, 17 minutu eta 34 segundoan. Gainera, Nahaste Borrasten lortzen zuen seigarren garaipena eskuratu zuen Larizek. Hala, Martin Dominguez berdindu zuen garaipen kopuruan, hark ere sei alditan irabazi baitu proba berezi hau. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez izan zen bizkorrena iaz, 20:54ko denborarekin. Lendinezek 11 alditan irabazi du Nahaste Borraste iazkoarekin.
Bata zein bestea egon dira gaurko aurkezpenean eta aurtengoan ere parte hartzeko asmoa dutela jakinarazi dute.
32. Nahaste Borrasteko argazki-bilduma
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2016ko Nahaste Borrastea Iñigo Larizek irabazi zuen; 2015ekoan ere Iñigo Lariz gailendu zen;2014koa Jorge Gonzalezek; 2013koa Jose Antonio Ruizek; 2012. urtekoa,2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa ñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta 2006koa David Condek irabazi zuen