Sanlo festa eta Eskubaloi Eguna, denboraldiari agur esateko

Barren.eus 2017ko eka. 20a, 19:29

Sanlo eskubaloi taldeak festa giroan esan dio agur denboraldiari aurtengoan ere. Bosgarren Eskubaloi Egunak eta Sanlo festak bat egin zuten joan den zapatuan, ekainaren 17an.

Goizean, Eskubaloi Egunaren barruan, eskubaloi partidak jokatu zituzten gaztetxoek Kalegoen Plazan eta Aita Agirre plazan. Eguerdian, berriz, 500 bat lagun inguru batu ziren Sanlo Festan. Sigmako aparkaleku estalian bazkaldu zuten eta bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten.
Sanloko arduradunek urtean zehar jaso duten babesa eskertu dute, honako berbekin "Sanloren familia osatzen dugun guztiok, jokalari, entrenatzaile, ordezkari, zuzendaritzako kide, guraso eta gainerakoek, Olaizaga eta IMH kiroldegietara zein Euskal Herriko beste hainbat kiroldegitara joan diren lagun guztiei eskerrak ematen dizkiegu eman diguten laguntzagatik eta animoengatik. Hurrengo denboraldian ere zuen zain izango gaituzue".

Sanlo Festako argazki gehiago Iñaki Aragonen Flickr-eko kontuan.

eskubaloi eguna sanlo aita agirre elgoibar

 eskubaloi eguna sanlo aita agirre elgoibar taldea

sanlo festa bazkaria elgoibar sigma paella

sanlo festa bazkaria elgoibar sigma