Pala txapelketako finalerdiak astelehenean jokatuko dituzte eta finala, ekainaren 23an

Barren.eus 2017ko eka. 15a, 08:44

Martxo amaieran hasi ziren Emakumeen Binakako 6. Pala Txapelketa eta Gizonen 2. Pala Txapelketa. 26 bikotek eman zuten izena lehenengoan eta hamar bikotek bigarrengoan. Hilabeteetako lehiaren ostean, astelehenean (ekainak 19) jokatuko dituzte finalerdiak Kalegoen plazako frontoian.

Joan den astelehenean eta martitzenean jokatu zituzten emakume eta gizonen pala txapelketetako final-laurdenetako kanporaketak Kalegoen Plazako frontoian (ikus emaitzak beherago). Hala, erabakita dago astelehenean (ekainak 19) jokatuko dituzten finalerdietan izango diren bikoteak zein izango diren.
Finalerdietako neurketak
Lehen finalerdian, 17:30ean, Kepa eta Julenek osatutako bikoteak Martin eta Arkaitzen aurka jokatuko du. 18:15etik aurrera jokatuko da gizonezkoen bigarren finalerdia. Gorkak eta Markelek Jokinen eta Josuren aurka jokatuko dute. Emakumezkoen lehen finalerdian (19:45) Idoiak eta Ebak Maiteren eta Iratxeren aurka jokatuko dute. Bigarren finalerdian, 20:10ean, Yolik eta Vanesak osatutako bikoteak Nerea eta Aintzanek osatutakoaren aurka jokatuko du.
Finalak ekainaren 23an, barixakua, jokatuko dituzte. Lagunak Pilota Eskolak antolatzen ditu txapelketak, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren babesarekin.

Lotura duten albisteak:

• Final-laurdenetako kanporaketetako emaitzak
Astelehena

  • Olatz/Ana 18 - Idoia/Eba 22
  • Kepa/Julen 22 - Gorka/Mikel 21
  • Javi/Iñigo 16 - Jokin/Josu 22
  • Aintzane/Nerea 22 - Nerea/Iratxe 20

Martitzena

  • Gorka/Markel 22 - Elias/Jesus 17
  • Nahia/Dorleta 19 - Maite/Iratxe 22
  • Martin/Arkaitz 22 - Mikel/Ibai 10
  • Amets/Enara 8 - Yoli/Vanesa 22

Final-laurdenak jokatu zituzten bikoteen argazkiak:

pala txapelketa elgoibar emakumeak

pala txapelketak laurdenak emak1

 pala txapelketak laurdenak emak2

 pala txapelketak laurdenak giz1

 pala txapelketak laurdenak giz2

pala txapelketak laurdenak giz3

pala txapelketa elgoibar emak