Espainiako Automodelismo Txapelketako proba jokatuko dute Mendaron

Barren.eus 2017ko eka. 14a, 14:33

Avar Eztanda elkarteak antolatuta Espainiako Automodelismo Txapelketako hirugarren proba puntuagarria jokatuko da asteburuan Mendaroko Ospas-Gaineko zirkuituan.

1/8 TT ECO modalitateko autoa gidatu elektrikoak lehiatuko dira Mendaron. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez da erraza Espainiako Txapelketako proba bat antolatzeko aukera izatea. Mendaroko proba Euskal Herrian egingo den proba bakarra izango dela nabarmendu dute Avar Eztandako arduradunek. Era berean, 50 parte hartzailetik gora espero dituzte, tartean sailkapeneko lehen sailkatuak, dagoeneko beste bi proba jokatu dituzte-eta. Errioxa, Gaztela eta Leoi, Valentzia, Katalunia, Madril edo Balera uharteetatik ere etorriko dira parte hartzaileak (hona izena emandakoak). Elgoibarko eta Mendaroko lau parte hartzaile ere izango dira. Zapatuan eta domekan izango da txapelketa, Mendaroko Ospas-Gaineko zirkuituan, 10:00etatik aurrera egun osoz.

Txapelketa hauek nolakoak izaten diren ideia bat izateko, hona hemen joan den martxoan Mendaron jokatu zen Euskadiko txapelketako Ivan Rc Race-ren bideoa: