Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

fuente de maite MaioraIgoera bertikalen Munduko Zirkuituko bosgarren proba jokatu dute gaur Kantabrian, Fuente De-ko Kilometro Bertikala. Emakumezkoetan hiru euskaldun izan dira azkarrenak: Maite Maiora, Maria Zorroza eta Ainhoa Lendinez. Gizonezkoetan hirugarren postua lortu du Iñigo Larizek.

Asteburu bete betea izaten ari da honakoa ere mendi lasterkarientzat. Javi Dominguezek eta Gorka De la Horrak atzo lortutako emaitza bikainen ostean, Maite Maiorak garaipena lortu du gaur Fuente De-ko Kilometro Bertikalean. Maria Zorroza sailkatu da bigarren postuan, eta Ainhoa Lendinezek egin du hirugarren.
Gizonezkoetan Andorrako Ferran Teixido izan da azkarrena. Iñigo Larizek hirugarren postua eskuratu du. Hirugarren egin duen Imanol Goñirengandik segundu gutxitara sailkatu da antxitxikari elgoibartarra, igoera bertikalen Espainiako txapelduna.

ISF Nazioarteko Skyrunning Federaziok antolatzen duen igoera bertikalen Munduko Koparako proba puntuagarria zen Fuente De-koa. Emakumezkoen sailkapen nagusiko bigarren postura arte igo da Maiora gaur lortutako 100 puntuei esker eta Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean lortu zituen 88 puntuei esker. Stepahnie Jimenezek jarraitzen du lidergoan. Ainhoa Lendinez zazpigarren postuan dago. Gizonezkoen sailkapen nagusian bosgarren postuan kokatuta dago une honetan  Iñigo Lariz.

• Balorazioak

Maite Maiora pozik dago Zegama-Aizkorri mendi maratoia irabazi eta bi astera lortu duen garaipen berri honekin. Nekea nabaritu duela esan du, baina zeukan guztia emateko gogoarekin joan da Fuente De-ra, -"paraje zoragarria" bere berbetan-, eta halaxe egin du. "Dena eman dut", adierazi du.

Hirugarren postua lortu arren, irabazleak berak baino poz handiagoa du Ainhoa Lendinezek. "Amets bat bete dut horrelako igoera bertikal handi bateko podiuma zapaltzea lortuta, eta gainera beste bi euskaldunekin batera igo naiz podium horretara", azaldu du. Orain arte beti irabazi izan dioten lasterkariei aurrea hartzea "latza" izan dela gaineratu du. "Nere maila apalean oso ondo sentitu naiz. Familiari eskaini nahi diot niretzako lorpena den hau eta, bereziki, Iñigo Larizi ere bai, ematen didan laguntzagatik eta konfidantzagatik".

Iñigo Lariz bera ere pozik dago lortu duen podiumarekin eta egitea lortu duen lasterketarekin. "Denboraldiko gorputzaldirik onena izan ez dudan arren, lasterketaz gozatzea lortu dut", esan du.

fuente de podium maiora lendinez

fuente de podium lariz

fuente de 1

fuente de lendinez fuente de iigo lariz v1

∞ Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza