Laukok ezin izan zuen Kopa irabazi

Barren.eus 2017ko eka. 7a, 20:37

Lauko senior emakumezkoen eskubaloi taldeak ezin izan du denboraldia titulu batekin agurtu. Gipuzkoako Kopako finalean 26-31 galdu zuten Bera-Bera taldearen aurka, Donostian.

Sanlotik jakinarazi dutenez, partida ona jokatu zuten elgoibartarrek eta hiru goleko errentarekin (14-11) ailegatu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, baina, donostiarrak izan ziren nagusi eta epaileek hartutako zenbait erabakik ez zietela lagundu gaineratu dute Sanlotik.

Era berean, Hotel Txarriduna infantil mutilen taldeak eta Cometel-Dario kadete nesken taldeak Diputazio Txapelketa irabazi dute.

• Denboraldi amaiera

Kadete nesken Astigarraga GYS taldeak Zumaiako Pulpo taldearen aurka zapatuan Olaizaga kiroldegian (11:00) jokatuko duen neurketa izango da Sanloko talde batek denboraldi honetan jokatuko duen azkena. Gero, “Sanloren familia” osatzen duten entrenatzaile, babesle, guraso eta gainerako lagunek Sanlo Festarekin esango diote agur denboraldiari. Ekainaren 17an izango da, Sigmako aparkalekuan.