Mendaroko Kirol Egunak 130 ume batu zituen

Barren.eus 2017ko eka. 7a, 14:40

Kirol Eguna egin zuten joan den zapatuan Mendaron, Arno guraso elkarteak antolatuta, eta 130 ume inguru batu ziren Ikastolako patioan.

Talde lana bultzatzen duten jolas kooperatiboak eta lehiakorrak ez diren beste hainbat jolas prestatu zituzten Mendaroko Arno guraso taldekoek Kirol Egunerako. Joan den zapatuan egin zuten Ikastolako patioan. HH2tik hasi eta LH6 arteko 130 ume inguru batu ziren, goiza jolasean pasatzeko. Taldeka banatuta, Mendaroko ikastolako patio handia ginkanarako gunea izan zen, eta patio txikia, berriz, HH2tik HH4 arteko neska-mutilentzako jolas gunea. "Goiz pasa bikaina bezain neketsua" pasa zutela jakinarazi dute, eta egunaren amaierara pott eginda ailegatu ziren arren pozik ibili zirela.

*Argazkiak: Arno guraso taldea.

kirol eguna mendaro danakkirol eguna mendaro bizkarsalto

kirol eguna mendaro jolas kolaboratibo

kirol eguna mendaro karritoa

kirol eguna mendaro patata

kirol eguna mendaro patata2

kirol eguna mendaro txokolateaz

 kirol eguna mendaro xake

kirol eguna mendaro arno

kirol eguna mendaro arno 2