Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

hiru txirlo gip txap elgoibar amaiera sanmigelHamar jardunaldiren ostean, Floreaga taldeko Jose Muñoz azkoitiarra izan da bolaririk erregularrena Gipuzkoako 48. hiru txirlo bola joko txapelketan. 40 txirlo botata irabazi du txapela. San Migel taldeko Xabier Loiola izan da txapeldunordea, honek ere 40 txirlo botata.

Gipuzkoako 48. Hiru Txirlo txapelketako azken jardunaldia jokatu zuten zapatuan Eibarko Asola Berri Bolatokian. Bolari Eguna ere ospatu zuten gainera eta omenaldia eskaini zieten Jesus Mari Diezi eta Bittor Maria Rodriguezi.
Lehiari dagokionez, hiru txirloko aldearekin ailegatu zen azken jardunaldira Jose Muñoz azkoitiarra, 40 txirlorekin. Xabier Loiolak baino hiru txirlo gehiago, alegia. Loiolak hiru txirlo bota zituen Eibarren eta Muñoz berdintzea lortu zuen sailkapen nagusian, baina azkoitiarraren burura joan zen iaz Jabier Osoro elgoibartarrak jantzi zuen txapela. Izan ere, berdinketa hausteko hainbat jaurtiketa egin zituzten Muñozek eta Loiolak, eta lehia estua egon bazen ere, azkenenan azkoitiarra gailendu zen.
Azken urteetan ohi duten legez sailkapen desberdinetako aurreneko postuetan sailkatu dira bolari elgoibartarak. Xabier Loiolak sailkapen nagusian lortutako bigarren postuari Unai Loiolak lortu zuen laugarren postua batu behar zaio. Bikotekako sailkapenean Xabier Loiolak eta Angel Ibarluzeak osatutakoa izan zen irabazlea, 72 txirlorekin, eta hirugarren postuan sailkatu zen Unai Loiolak eta Jabier Osorok osatutako bikotea (66 txirlo).
Taldeka San Migel A taldea izan zen onena, guztira 164 txirlo botata. Eibarko Asola Berri A taldea sailkatu zen bigarren, 162 txirlorekin.
• Sailkapen nagusia

  1. Jose Muñoz (40 txirlo)
  2. Xabier Loiola (40 txirlo)
  3. Mikel Urkia (38 txirlo)
  4. Unai Loiola (37 txirlo)
  5. Sergio Rodriguez (37 txirlo)
  6. Bittor Astigarraga (37 txirlo)
  7. Ganix Rodriguez (34 txirlo)
  8. Bittor Ugarteburu (33 txirlo)
  9. Angel Ibarluzea (32 txirlo)

Emakumeak:

  1. Sonia Gomez (9 txirlo)
  2. Amaia Korta (9 txirlo)
  3. Olatz Rodriguez (6 txirlo)

Lotura duten albisteak:

hiru txirlo gip txap elgoibar amaiera kopagaz

hiru txirlo gip txap elgoibar amaiera ibarluzea loiola

hiru txirlo gip txap elgoibar amaiera loiolak

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza