Bilboko Athleticen hirugarren taldea den Baskonia Kirol Kluba entrenatu du amaitu den denboraldian Joseba Etxeberriak, Hirugarren Mailan (IV. multzoa). Basauriko taldea hamargarren postuan sailkatu da elgoibartarraren aginduetara.
Orain, maila bat gorago dagoen S.D. Amorebieta gidatzeko erronkari egingo dio aurre Athleticeko kapitain ohiak. Izan ere, gaur goizean eta sare sozialen bidez, Amorebieta futbol taldeak ofizial egin du Joseba Etxeberriaren fitxaketa. Amorebietak ozta-ozta eta azken unean lortu du mailari eustea denboraldi honetan.
Joseba Etxeberria 1995etik 2010era Atlheticeko jokalari izan zen, eta 2012 urteaz geroztik entrenatzaile lanetan aritu da Igaiganeko klubean, kadeteetan lehenik, juneniletako bi taldeekin gero, Ernesto Valverderen laguntzaile izan zen orain bi denboraldi lehen taldean, eta, arestian aipatu moduan, Baskonia entrenatu du 2016-2017 denboraldian.